XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. 6. ALDATU ETA ESOLATZEA Aldatu, metro 1 edo 1`30ko tartea duten errenkadetan egiten da.

Landare ona tente jartzen da lurrean, leenengo ostoetaraiño sartuta, mee eta luxeegia berriz, zearrantxean.

Aldatu ondoren erregariatu on bat ematen zaio saillari.

Ondorengo asteetan, belar txarrak galtzeko, kostra austeko, eta pixka bat betetzeko, jorratu bat ematen zaio azalari.

Bear-bearrezko ditu nola-alako eusgarriak.

Batzuek, puntan elkarri lotzen diran kañaberaz pardatzen dute, besteek, landare bakoitzari aldamenean esola bat sartuz, eta beste batzuek, orain gero eta geiagok, alanbre bat tirante jarri gaiñean eta sokaz ari lotuz.

Nola edo ala, eusgarriak jartze ori, landareak 40 zm. dituenean egin bear da.

5.6.1. IÑAUSTE, HORMONATRATAMENDUAK , OSTO KIMA Aldatzerako pentsatu bear da, gero nola iñausiko dan landarea, adar bakar bat, ala bi, utziko zaizkion azten, alegia.

Bi uzte ezkero bakanago aldatu bear da.

Dana dala tomatea beti iñausi bear da adar geiegi eta lore geiegi eman ez ditzan; bestela, ale asko baiño txikiak, emango lituzketa.

Goizeko muetatan eta hibridoetan adar bat bakarra uzten zaio.

Olakoetan, ostoen ipurdian jaiotzen diran kimuak, guztiak kentzea da, egiten zaion iñausketa bakarra.

Beranduko muetatan, bear bada komeniko da bi adar eman eraztea; orduan, leenbiziko lore-xortaren azpiko bi kimu uzten zaizkio eta muturra moztu, lore-xorta orren gaiñeko ostoaren gaiñetik.

Gero bi adar oietan leen esan duguna egin.

Urte batzuetatik onuntz, aseran berotegiko sailletan, loreak hormona bidez tratatzen dira, eguraldi otz eta euritsuetan ere, lorea ondo ar dezaten.

Tratamendu auekin leenengo loretan ere, alea arrerazi egiten zaio; bestela berriz, leenengo lore oik, askotan alferrik galtzen dira.

Leenengo aleak oritzen asten diranean, osto batzuk kentzea komeni da, aleok eguzkia eta aidea errezago ar dezaten.

Baiña ez geiegi kendu, landareek ostoak bear dituzteta, jango badute.

Tomate sailla /. Betriatuan.

5.6.2. BELARRILKARIAK, IZURRITEAK, GAITZAK

Geienetan ez da premiarik izaten, baiña bear izan ezkero, azitegiko belar txarrak galtzeko DYMID herbizida erabil diteke.

Soroan landarea aldatu eta itsasi ondoren SENCOR erabiltzen da.

OSTOETAKO GAITZAK: ERDOIA eta ALTERNARIA dira nayusienak.

Etengabe tratatu bear dira onttoilkariekin, Cobre, Maneb, Difolatan, Propineb, Zineb eta olakoekin.

Tratamenduok gutxienez astean bein egin bear zaizkio, eta eguraldi txarretan, (euria edo bero) maizago ere bai.

ODIBIDETAKO GAITZAK: Fusarium, Verticilium eta olakoak ez luteke buruauste aundirik eman bear; bai baitaude gaitz oiek jotzen ez dituen muetak, eta beldur izan ezkero, mueta oietako azia erabili bear da beti.

Urte batzuetatik onera, sarritan azaltzen dan gaitza, VIRUS DEL MOSAICO DEL TABACO da; landarearen ostoak kizkurtu egiten dira, aritu, eta batzuetan oritu.

Landareak ez du irabazten, nekez iartzen da; baiña, jakiña, gutxiago ematen du.

Txaalentzako esneautsez egindako tratamendua ikusita gaude; ez zuen gaitza zearo sendatu, baiña landarea berriro azi egin zan eta gaitzaren ondorio txarrik ez zan nabarmendu.

5.6.3. BERENTXENA = ITSAURDARE Merkatuan saltzeko Espainiako ego eta ekialdean egiten dute.

Orain dala urte gutxi arte ez zan Euskal Errian (...).